Egun on, Auñamendi!

Aragoira joan gara gaurkoan. ‘Los 8 de Yesa’ plataformako Arriel Dominguez izan dugu gurean. Auziperatu egin dute beste zazpi kideekin batera, eta kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak haien kontra protesta batengatik. Otsanda txakur eskola ere bisitatu dugu, eta clicker izeneko gailua ezagutu dugu. Bertsolaritzari tartea egin diogu gaurkoan, Aimar Karrikaren laguntzarekin Auritzeko bertso saioaren berri […]

Abenduaren 20an izango dira Saraguetako eta Arrietako kontzejuetarako hauteskundeak

Maiatzeko hauteskundeetan hautagaitzarik izan ez zuten kontzejuetan abenduaren 20an egingo dira hauteskundeak, Espainiako Estatuko hauteskunde orokorrekin batera. Nafarroako Gobernuak gaur onartutako foru dekretuan deitu dira, eta gure eskualdeko Saragueta eta Arrietari eragiten die. Artzibarreko Arrietako 34 biztanleek eta Saraguetako 19 biztanleek, beraz, herri bakoitzako kontzejuko presidentea aukeratu beharko dute.

Egun on, Auñamendi!

Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoko kide Ramon Morcillo gonbidatu dugu gaurko saiora. Kanabis klubak erregulatzen dituen foru legeari buruz hitz egin dugu harekin, Espainiako Auzitegi Konstituzioak legea etetzea mantentzea erabaki dutelako. Auritzeko pala txapelketaren 3. jardunaldiaren berri ere izan dugu Maider Otegiri esker. Eta Agoitzen prestatzen ari diren Broadway Series ikuskizuna ezagutu dugu. Agoizko San Miguel Abesbatzako […]

Egun on, Auñamendi!

Siriara begira jarri gara gaur. Zabaldin egiten ari diren Elkartasunaren astean Siriako gatazka dute aztergai, eta horren inguruan solastu gara Beatriz Villahizanekin. Atzo izan zen Nafarroa Oinez festa Baztanen, eta jaiaren kronika jaso dugu Xorroxin irratitik. Euskalerria irratiko kideekin, berriz, aurretik dugun astearen prebisioa egin dugu. Amaitzeko, Andresekin landareen inguruan hitz egin dugu: pataten eta […]

Egun on, Auñamendi!

Zilbetiko azken ordukoaren inguruan mintzatu gara gaur. Xabier Errea izan dugu saioan, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako sententziaz hizketan. Zilbetiko harrobiak “kalte onartezina” eragingo lukeela esan du. Nafarroa Oinez festa ere izan dugu hizpide. Oinez Basoa egitasmoa ezagutu dugu Naxarari esker, eta bide batez igandean Elizondora joateko deia egin digu. Karmele Galartzak ere tartxoa izan […]

Zilbetiko harrobiaren proiektua ilegaltzat jo du Nafarroako Jusitizia Auzitegiak

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Aldude Mendia Koordinakundearen eta SEO/Birdlifen aldeko sententzia eman du. 2012. urtetik dago Antzeri pagadiaren gaia auzitegian, eta Magnak egin asmo duen harrobi proiektua gelditzeko epaia eman du auzitegiak. Aurreko gobernuaren oniritzia zuen gobernuak, eta egungoak, sententziaren aurkako errekurtsoa aurkeztu dezake. Entzun Xabier Erreari egindako elkarriketa: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Ausaz izan ala ez, gaurkoan, Emakume nekazari eta abeltzainen nazioarteko egunean, emakumez osatu dugu saioa. Bularreko minbiziaren inguruan hitz egin dugu lehenik, Saray elkarteko Ana Ros lehendakariarekin. Ondoren, sexualitatea eta gazteria batu ditugu Gozamenez programako kideekin. Kolaboratzaileen artean Idoia Zabaltza euskara teknikaria eta Aurizberriko liburutegiko Mari Agos izan ditugu. Izenburua: Urriaren 15ko saioa Iraupena: 2:30 […]

Egun on, Auñamendi!

Nafarroa Oinez festaren inguruan hitz egin dugu gaurkoan. Gurean izan dugu Elena Zabaleta Baztan ikastolako lehendakaria, eta hark kontatu digu igandean Elizondon egongo den dena. Auritzen martxan den pala txapelketaren ingurukoak jaso ditugu ondoren Maider Otegiri esker, bigarren jardunaldiaren nondik norakoak jakinarazi dizkigu eta hurrengo jardunaldiko ordutegia ere bai. Amaitzeko, Javier Iriarte izan dugu, XIV. […]

Egun on, Auñamendi!

Astelehenetan hitz egin ohi dugu Euskalerria irratiko lagunekin; baita Andresekin homeopatiari buruz. Aste honetan, asteartez izan ditugu. Astearen nondik norakoen inguruan Mikel Bujanda, eta Andres, berriz, agropatiari buruz. Javier Eseverri Xota futbol taldearen kapitaina elkarrizketatu dugu gaur, aurten 600 partiduen galga gainditu duelako. Amaitzeko, asteartero bezala, Aralar irratiarekin egin dugu konexioa. Izenburua: Urriaren 13ko saioa […]