Aezkoako 160 lagunek babestu dute Aezkoako EH Bilduren hautagaitza

Zerrenda bakarra izateak parte-hartzeko grina jeitsi badu ere, zentsoan pertsona gutxiago izanik 165 lagun hurbildu dira bozka-lekuetara Aezkoako Batzarrerako bozetan parte-hartzera. Horietatik, 160k aldezko bozka eman diote EH Bilduk aurkeztutako zerrendari (zentsoaren %21,44). Aezkoako Euskal Herria Bilduk jada irabazita zituen hauteskundeak zerrenda bakarra aurkeztu baitzen, baina deia luzatu zieten herritarrei hautes-mahaietan euren babesa adierazi zezaten […]