Aezkoako komunalak ezagutarazteko prozesua abiaraziko dute Aezkoako Batzarre Nagusiak eta Artelanek

Aezkoak abiarazitako prozesu parte-hartzaileari segida emanen diote uda honetan zehar antolatutako komunala ezagutarazteko irteera dinamikoekin. Iazko udan izandako Udako Euskal Unibertsitatearen Ikastaroetan landu egin zen komunala eta argi geratu zen asko dagoela honen inguruan lantzeko. Irteera bakoitzean komunal horri eman diezaioketen erabilera landu eginen da, erabilera hori bera edo komunala ederki asko ezagutzen duen jendearen […]

Larunbat honetan ofizialki irekiko ditu ateak Orbaitzetako Olan kokatuta dagoen Kultur Olak irekiera ekitaldi bat medio

Garaian Arma Ola zenak Kultur, sorkuntza, natura eta ondareari bideratuko zaio. Honen baitako jauregia hainbat denboraz atontzen eta konpontzen egon ostean Kultur Ola bilakatu du Aezkoako Batzarre Nagusiak. Bide honi apirilean hasiera eman bazitzaion ere ofizialki hasiera emanen zaio larunbat honetako ekitaldiarekin. Bertan partaide eta gonbidatu ugari izanen dira eta modu sortzailean erakutsiko dute zertan […]

Aezkoak artelan handi baten bidez markatu ditu euren etorkizunerako irizpideak

Larunbatean egin zuten Aezkoa 2030 prozesu parte-hartzailearen ondorioen zabalpen publikoa. Prozesua Aezkoako Batzarretik abiatu eta Cederna zein Artelan bidelagun izan dituztela eraman da aurrera. Hainbat saio izan dira etorkizunaz solasteko eta parte-hartzea nabarmena izan da, bertan 123 lagun hartu baitute parte eta orotara 748 ekarpen jaso izan dira. Ekarpen guzti hauek hiru ardatzetan kokatu dituzte, […]

Ekintza bandalikoak izan dira azken egunetan Aezkoako mendietan

Bazka eremuen hertsiduren kentzea, ganaduaren edana ziurtatzen duten asken apurtzea,… izan dira azken egunetan gertatu diren zenbait ekintza. Ekintza bandalikoen ugaritzeaz arduratuta Aezkoako Batzarre Nagusiak ohar bat kaleratu zuen astelehenean, zentzudun izateari dei eginez eta ekintza hauek publikoki irmoki salatuz. Gaiaz aritu gara Aezkoako Batzarreko lehendakaria den Karlos Buenorekin zeina adierazi digun ostiral honetan Batzarre […]