Aroztegiaren kontra agertutako ekintzaileen kontrako kriminalizazioa salatu eta lurraren defentsa aldarrikatzeko mobilizazio nazionala izanen da otsailaren 1ean Iruñean
Deialdia auzipetuek egin badute ere 140 elkarte, kolektibo, sindikatu eta alderdien babesa jaso dute eta mobilizazio nazionala deitu dute “Lurraren defentsan, kriminalizaziorik ez! Aroztegia gelditu!” lemapean. Aroztegia Lekaroz herrian egin izan nahi den luxuzko proiektu urbanistikoa da zeina 2003an du bere jatorria. Bertan, hotela, golf zelaia eta unifamiliarrak eraikitzea aurreikusten zuten eta lur horiek interes […]