Ekimenez beterik ospatuko da asteburu honetan Artzibarko Eguna
Nagorek, Artziko zelai eta baselizak hartuko dute beste behin Artzibarko Egunaren programazioa. Urtero errepikatzen den zita honek garrantzia handia dauka bailaran, herritar andana batzen baitira harremanak estutzeko asmoz. Aurten ere hala izanen da. Larunbatean auzolanak emanen dio hasiera ospakizunei, igandean izanen delarik plater nagusia. Estreinakoz, Artziko Jauregiko jatetxeak hartuko du Artzibarko Eguneko bazkaria zerbitatzearen ardura […]