Mastinen inguruko jardunaldia izanen da ostiralean Gidari Eskolan

Abeltzainei zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu Erronkariko Gidari Eskolak. Formakuntza honetan Mastin txakurren manejuaz arituko dira zenbait aditu eta esperientziadun lagunekin. Artzain Eskola honek apurka apurka dabil  bere garapena egiten, datorren ikasturtean aurreikusten delarik lehen promozioa bertan izena eman dezakeela. Horren esperoan geratu ordez, lehen sektoreari begirako formakuntza saioak antolatzen aritu dira aurten eta horren adibide […]

Gidari Artzain Eskolako proiektuen aurkezpenak egiten dabiltza Pirinio luze-zabalean

Badira jada urte batzuk Erronkarin artzai eskola bat garatzeko ideiarekin dabiltzala. Lehendabizi Artalde elkartea sortu zuten honen aferak aurrera eramateko. Hortikan, proiektura jendea atxikitzen joan zen eta gaur egun Gidari Artzain Eskola proiektuak aurrerapausu nabarmenak ematen dabil. Egindako bidea eta etorkizunean zer izan nahi duten aurkezpenak egiten dabiltza Pirinioetan zehar, Ansotik Aezkoaraino. Horiek aitzakitzat hartuta […]