Maddalen erregin erregentearen omenezko eskultura batek irabazi du Gendulain San Roman Bake leku sariketa

Josune Etxarte Buezo agoiztarra izanen da eskultura honen egilea, zeina Maddalen izenburua izanen duen. Agramondarren eta Beaumondarren arteko bakea bertan sinatu zen eta horrek eman zion Agoitzeri bere bi ezpatadun armarria. Bertan egindako arkeologia lanek pixkanaka iraganaren irakurketa eman dute eta honekin batera abiatu zuten eskultura sariketa bat. Hainbat lan aurkeztu ziren eta horietatik bakarra […]

Gendulain eta San Roman bake leku inguruan eskultura bat kokatzeko lehia Agoitzen

Urte batzuetatik hona Gendulaingo despoblatua eta San Roman Baseliza Bake leku bilakatzen dabiltza eta Agoitzen piztu den lehia lasai egon zaitezte lehia artistikoa baita. Bertan arkeologi lanak egin izan dira eta eremua memoria gune bilakatzeko eskultura baten beharra aurreikusi egin zuten Hideako lagunek Aranzadi Zientzia Elkartekoekin eta Agoitzeko udalarekin batera. Hau dela eta, Innova diru-laguntzetara […]

Gendulain eta San Roman baseliza bake leku bilakatuko dituen proiektua aurkeztuko dute gaur Agoitzen

Gendulain eta San Roman baseliza batzea eta bake-leku bilakatzea helburu duen proiektua aurkeztuko dute gaur Hidea elkarteak eta Agoitzeko udalak. Bertan nabarmendu eginen dute bi gune hauek Agramondarren eta Beaumondarren arteko adiskidetzean izandako garrantzia eta hainbat gidalerro izanen ditu. Proiektua Hidea elkarteak eta Agoitzeko udalak sustatua bada ere kolektibo zein norbanako desberdinen parte hartzea bilatzen […]