Torturaren inpunitatean zentratuko dira azaroaren 6an Nafarroako Torturatuen Sareak antolatutako Nazioarteko Konferentzia

4 urtetik hona Nafarroako Torturatuen Sareak Nazioarteko Konferentziak antolatu ohi ditu. Aurten Ipar Irlandako kasua izanen dute oinarri eta fokua torturaren eta batez ere torturatzaileen inpunitatean ipiniko dute. Azaroaren 6an izanen da Konferentzia Iruñeako Medikuen elkargoan eta bertan Ipar Irlandatik etorritako John Finucane izanen da, abokatua eta paramilitar leialistek hildako baten semea. Honen ostean Espainiar […]