Mugaren inguruko zenbait istorio barnebiltzen dituen Mugarantz dokumentala ikusgai izanen da Orbaizetan eta Luzaiden
Jara Calvok eginiko gidoiak eta Aritz Gorostiaga Eskubik zuzendutako dokumental honek muga du oinarri eta bertatik igarotako zenbait istorio kontatzen ditu. Mugarantz “Hacia la frontera” du izenburu proiektu honek, zeina Nafarroako Memoria Instituaren lehiaketa batera aurkeztu eta onuradun izan zen proiektua garatzeko. Dokumental hauxe ikusgai izanen dugu Auñamendi Zinema ekimenaren barnean larunbata honetan (Maiatzak 17) […]