Egun On, Auñamendi! Manex eta intxaurrak, Eutsiko erronka berriak eta energia berriztagarrien afera

Saioa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Manexen 54. abentura ekarri digu, Manex eta Intxaurrak izenburua duena. Ondoren, Eutsi kooperatibaren azken berriak ezgautzera joan gara Aritz Carballo lagunaren eskutik. Amaitzeko, energia berriztagarrien inguruan solastu gara Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenterekin. Izenburua: Urtarrilaren 28ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Energia berriztagarrien proiektuen inguruko txostena aurkeztu du Sustrai Erakuntzak

Ugaritu egin dira energia berriztagarrien inguruko proiektuak eta honekin batera kezka sortu da biztanleriarengan. Honen inguruan lanean dihardu Sustrai Erakuntza eta atzokoan Katakraken aurkeztu zuten honen inguruko informe bat. Txosten honen eta egoera orrokorraren inguruan aritu gara Pablo Lorente lagunarekin. Informazio gehiago: Sustrai erakuntzako web orrian Pablo Lorente Irati irratian

Makro-proiektuen azken berriak Sustrai Erakuntzarekin

Badira zenbait proiektu azken aldian albiste izan direnak. Horietariko zenbait AHT-a, Esako handitzea, Eolikoen afera, Muga Ustiategia,…Proiektu hauen inguruan erne dabiltza Sustrai Erakuntzako kideak eta gaur aprobetxatu dugu Pablo Lorente gurean zela proiektu desberdinen inguruko azken gertakariak errepasatzeko. Informazio gehiago: Sutrai Erakuntza Pablo Lorente Irati irratian.