Palestinari begira ipiniko gaituzte “Microvoces” mikroantzerkiekin

Metamorfosis proiektuak eta Anerk elkarteak dinamizatutako proiektua dugu “Microvoces” . Gai bat ardatz hartuta gazteekin batera 4 mikro-antzerki taularatuko dituzte gaur eta bihar Agoitzeko Kultur etxean. Gaia Palestina izanen da, genozidioaren salaketa ertz eta azpigai desberdinetatik abiatuta. Proiektu honen inguruan aritu gara Anerk Elkarteko Saioa Arizkurenekin. Berak helarazi digu gerturatzeko gonbidapena.   Saioa Arizkuren Irati […]

Monstruos SA emanaldi bikoitzarekin hartuko du Agoitzeko agertokiak Metamorfosis proiektua

ANERK elkarteko kideak diren Saioa eta Nerea Arizkuren izan ditugu Agoitzen aurrera eraman duten Metamorfosis proiektua aurkezten. Bertako txiki eta nerabeekin euren adierazpena garatzeko lanketa bat egiten aritu dira hori baita elkarte honen egitasmoetako bat. Hortikan sortu zen emanaldi bat egitearen ideia, Ainara Blasco antzerki irakaslearekin jarri ziren harremanetan Monstruos SA filmaren inguruko gidoia egin […]