Ingurua ezagutu, baloratu eta ukenduak egiteko tailerrak Zaraitzun eta Erronkarin

Udaberriarekin batera Zaraitzu eta Erronkarin ingurua ezagutu, baloratu eta bertan topatutako landareekin ukenduak egiteko tailerretarako deia luzatu dute. Gentiana Pirineoko Silvia Erlanz izanen da ikastaro hauen dinamizatzaile, bere lan anitzen artean eta biologa den artean, ingurugiro hezkuntza jorratzen ohi baitu. Gaur bera izan dugu ikastaro hauen inguruan solasean. Berak animatu gaitu tailer hauetan parte-hartzera beste […]

Udaberrian, landaredia lantzeko tailerrak ere loratu dira

Orain da garaia lore eta landareak egoera hoberenean ezagutu eta ikusteko, baita hauekin ere aintzinetik datorkigun jakinduria praktikan jartzeko, ukendu edota mota desberdinetako sendabideak egiteko.Turismo alorrean lan egin ez ezik (bertako natura ezagutarazten, sentsibilizazio kanpainak egiten…), honelako tailerrak ere egiten ditu Gentiana Pirineok eta gaurkoan bertako kidea den Silvia Erlantz Rodarekin izan gara. Erronkarin, Zaraitzun […]