Burutu dugu 2025.urteko zozketa

15 sari genituen banatzeko eta ederki asko banatu ditugu. Gaur goizean Manex Martinez egin ditu esku inuxentearen lanak eta banaka banaka zenbakiak ateratzen aritu da. Honezkero jarraian dituzue zenbaki sarituak. Esker bereziak euren produktuak eskaini dizkiguten kolaboratzaileei. Milesker Errigora, Trigolimpio, Zuretzat kafetegia, Reparazea, Bizkarretako denda, Juan Taberna, Erburu Okindegia, Pirineki esnekiak, Labakieta haragiak, Ibarraetxea taberna, […]

Guitaraldia mugaz-gaindiko jaialdiak lehen urratsak emanen ditu Burgin

Uda askotan izan dugu Burgin Burgitaralde egitasmoa, musika Burgi herrira ekartzen zuen ekimena. Horren antolatzaile Jean Marie Ekai musikaria izan da eta berak Baiona eta Burgi batuz ekarpen hau moldatzea proposatu zuen, Guitaraldia izan dena. Hainbat musikariekin izandako mintegi batek ireki du ekimena eta larunbatean hainbat kontzerturekin eta masterclass batekin izanen du segida. Hau aitzakitzat […]

42 bikotek arituko dira lehian Garraldako Frontenis Txapelketan

3 urte dira Garraldako Frontenis txapelketa antolatzera animatu egin zela Jon Barberena gazteak. Korrika eta presaka ibili zen garai haietan baina aurten beste lagun batzuekin batera antolatzera animatu zen eta Garraldaz harago oihartzuna eduki du txapelketak, Ilurdotzetik, Nagoretik eta oro har zonalde osotik etorritako bikoteak arituko baitira. Osotara 42 bikotek eman dute izena eta abuztuaren […]

Asteburu honetan ospatuko da Ardaitz eta Sorabilen Erroibarko Eguna

Asteburu honetan izanen da urteroko zita Erroibarren, Erroibarko Eguna ospatuko baita Ardaitz eta Sorabilen. Larunbetako ekimenak Ardaitz herri txikia izanen dute protagonista, igandeko guztia ohikoa den moduan Sorabilen izanen delarik. Erroibarko bizilagunak batzeko aukera paregabea izanen da eta honen inguruan aritu gara Erroibarko Udaleko zinegotzia den Nekane Nuñorekin. Berak gonbidatu gaitu Erroibarko Egunaz gozatzera.   […]

Garazi eta Aezkoaren arteko bazka hitzarmenaren inguruko senidetze festa izanen da igandean Iropilen

Heldu da Garazi eta Aezkoa arteko bazka hitzarmena sinatzeko eguna, zeina Buru-Beltza elkarteak aprobetxatzen duen Bortuaren Eguneko besta antolatzeko. Igande honetan izanen da eta honen inguruan aritu gara Aezkoako Batzarreko lehendakaria den Karlos Bueno Rekarekin. Bazka-hitzarmen bat ezezik senidetze ekitaldi polita da Bortuaren Eguna, harremanak estutzeko aitzaki eder bat eta horretarako antolatu egin dute egun […]

Agoitzeko historia erretroargazkilaritza bidez ezagutarazteko proiektua ondu dute

Agoitzeko historia barnebiltzen duen erretroargazkilaritza bidezko proiektua ondu dute Agoitzeko Udalak, Hidea elkarteak eta Alfredo Leon diseinatzaileak. Bertan, Agoitzeko 10 kale desberdinen inguruko argazkiak alderatu eta beren historia kontatzen dute 10 panelen bitartez eta baita webgune baten bitartez. Panelen diseinua bertako diseinatzailea den Alfredo Leonek egin ditu eta idazki gehienak Hidea (Agoizko Historia lantzen duen […]

Pertsonei eta arropei aukera berri bat ematen dion proiektua abian

Ezkarozen dauka kokalekua Aukera denda. 2. eskuko arropa saltzen da bertan eta proiektua bera aprobetxatu egiten da zaurgarritasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonei lan aukera bat emateko. Ezkarozeko udalak, Bizirik Gaude elkarteak eta Zaraitzu eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuek jarri dute proiektu hau martxan, zeina ekonomia zirkularra duen oinarri. Bertan beste pertsonek utzitako arropak eskuratu daitezke […]

Hatortxuk agur esanen dio 30 edizioetako ibilbideari

Berriozarren 1999an hasi zuen Hatortxu Rock elkartasun jaialdia bere ibilbidea. Hiltze edo amaitzera bidean sortu zen eta euskal preso eta iheslarien aferari elkartasun ekarpena egiteko nahia zuen helburu. 30 edizioren ostean Lakuntzan esanen du agur jaialdiak, 100 talde inguru batuko duen auzolanean antolatutako jaialdi honek. Hatortxu aurrera ateratzeko 7049 txanda bete beharko liratezke dena ondo […]

Asteburuak utzitako ekaitzak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteburu ekaiztsua bizi izan dugu batez ere Irunberri eta Karraskal aldean, litroska handia utzita epe laburrean David de Andresek aipatu digun moduan. Ondoren aste hasierako iragarpenarekin sartu gara zeinetan egonkortasuna izanen den nagusi.        David de Andres Irati irratian Ekaitzen bideoa Daviden twitter kontuan:https://x.com/Noainmeteo/status/1944454328346935540 https://x.com/Noainmeteo/status/1944453873952788712

Ofizio eta Afizio: Areta Lorea Markalain

Aurten gure lankidea den Eneko Villegasek zenbait saio egin izan ditu Naiz Irratirako, Ofizio eta Afizio saioaren baitan. Uda aprobetxatuko dugu gurean ere honen berri ematen joateko, hemen duzuelarik lehendabiziko saioa, Bilobilako Areta Lorearekin eginikoa. Naiz Irratiko jatorrizko saioa : Ofizio eta Afizio Areta    Areta Lorea Markalain Irati Irratian