IRATI Lau ibarrak

Aezkoako Ibarraren Batzar Nagusiak, Zaraitzuko Ibarraren Batzar Nagusiak, Garaziko Mendi Sindikatak eta Xuberoako Mendi Sindikatak mugaz gaindiko elkarlanean urrats berria eman dute Iratiko Oihanaren kudeaketan “Irati, lau ibarrak” ekimena dinamizatuz.

FOTOA Irati 4 ibarAstelehen honetan, lau erakundeek osatutako batzorde dinamizatzailea batzartu da Donibane Garazin. Administrazio hauetako eta Cederna Garalur-eko teknikarien laguntzaz, POCTEFAren datorren diru laguntza deialdian aurkeztu asmo den kooperazio proiektua definitzeko garapen prozesua aztertu dute.

Bileran izan dira Aezkoako Ibarraren Batzar Nagusiko ordezariak (Edurne de Miguel,  Felix Vamar eta Isabel Elizalde), Zaraitzuko Ibarraren Batzar Nagusikoak (Mikel Aoiz, Jose Ramon Sola eta Ana Sagardoi), Garaziko Mendi Sindikatakoak (Émilie Chomard, Jean Bernard Oillarburu, Maite Harlouchet, JosephGoyheneix eta Gabriel Boulestin) eta Xuberoako Mendi Sindikatakoak (David Tourreuil, Jacques Barreix eta Xabina mIturburua).

Lan bilerari amaiera emateko, lau erakundeetako ordezkariek Udalbiltza, Euskal Herriko udalen eta udal hautetsien biltzarreko ordezkariei harrera egin diete. Mugaz gaindiko lanean ari diren erakundeek euren elkarlanaren berri eman diote Udalbiltzari. Izan ere, Udalbiltzak babestutako ekimena da hau Pirinioetan Lan eta Bizi ekimenaren baitan. Zuzendariak, Santi Kirogak, zein Maitena Carmentek, Ipar Euskal Herriko harremanen arduradunak, biziki ongi baloratu dute “Irati, lau ibarrak” proiektua eta bere garapena, Iratiko bailarak indartzeko eta berauen garapena bultzatzeko tokiko erakundeen mugaz gaindiko lanari babesa berretsiz.