Asteartean kontrolatutzat eman zuten Nafarroako Suhiltzaileek Gazpar Peñan (Urzainki) piztutako sutea. Abuztuaren 14ean hasi zen sua ekaitz lehor bateko tximista batek lurra jo ostean. Asteburua suari aurre eginez igande horretan kontrolpean zen eta erretiratu egin ziren bertan ziren medioak. Haizeek eta zuhaitzen egoerek aldiz berpiztu egin zuten sutea eta astebete eman dute suhiltzaile, bolondres eta herritarrek honi aurre egiten.
Eremu malkartsua izanda zaila izan da suteari aurre egitea baina elkartasunak eta guztien lanak ahalbidetu du sutea kontrolpera ekartzea. 5-7 helikoptero aritu dira lanean etengabe suak amatatzen baina toki desberdinetatik etorritako suhiltzaile eta bolondresak ere.
Gaur, gurean izan dugu Urzainkiko biztanlea den eta suaren kontra lanean aritu den Eneko Egiguren. Urzainkiko herritarrek zabaldutako mezua ere ekarri digu gogora, zeinetan suari aurre egiteko lanetan aritu diren horiei esker ona adierazten zitzaien. Orain hausnarketa bat egitea dagokigula ere gaineratu du holakorik berriro gerta ez dadin.
Eneko Egiguren Irati Irratian





Urzainkitarren esker mezua

