Preso eta iheslarien aldeko ekimenak bor-borka

Urte amaiera indartsua dator preso eta iheslarien aldeko dinamika pila antolatu baitituzte. Lehena larunbat honetan, Berriozarretik mobilizazioa abiatuko da Iruñeko gartzelaraino. Bestea Urtarrilak 9an izanen dena, auzo eta herrietan mobilizazioak deituko dituzte bidea direla aldarrikatzeko eta urteroko Bilboko mobilizazioaren ordezko izateko. Honen harira, 2M2=2€ dinamika jarri dute martxan ekarpen ekonomikoa jasotzeko. Baina kontua ez da hor geratzen, Etxarri Aranatzen seigarren edizioa burutuko dute Zama Doinuz Arindu ikuskizunarena, aurten internet bidez jarraitu ahalko dena. Guzti honetaz eta gartzeletako egoeraz Sare Herritarrako Mikel Mundiñanorekin solastu gara gaurkoan.

Sareren 2m2=2€ dinamikan parte hartzeko, sakatu hemen.

Mikel Mundiñano Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu