Ohikoa dugu lagun honekin elkartzea beti baitabil zonaldeko kultura eta ondarearen alde lanean. Lagun hori Karekin Kulturako Kati Leatxe dugu eta gaurkoan bi proiektu berri ekarri dizkigu. Alde batetik, Longida ibarreko egutegia ekarri digu zeina 2021. urte honetarako atera duten. Bestetik, Urraul Beitin 2 urtez egindako lanen fruitua ekarri digu, bertako memoriak barnebiltzen dituen argazki liburua alegia.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.