Nafarroako emakume bertsolariei ahotsa emateko Gure Aldetara begira

Nafarroako emakume bertsolarien bertsosortak eta ahotsak biltzen dituen diskoa da ‘GURE ALDETARA. Nafarroako emakume bertsolariak’izenekoa. Bi helburu nagusi ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak bultzatutako egitasmoak eta 21 emakume bertsolarik sortutako lan honek: batetik, Nafarroako kulturaren ondare diren bertsosorta idatziei bultzada ematea, jaso eta ikusgarri egitea, eta tradizionalki landutako bertsoen aldaera horrek gaur egun ere lekua baduela ikusaraztea. Eta bestetik, Nafarroako emakume bertsolariei ahotsa ematea, proiektu honen bidez elkarren arteko sarea sendotzea, eta emakumeek bertsolaritzan esateko dutenari bozgorailu bat eskaintzea. Proiektu honek zenbait keinu egiten dizkio Nafarroako lehendabiziko emakume bertsolariari Luzia Goñiri, tituluaz aparte Estitxu Arozenak kantatutako bertso sortak bereak baitira. Proiektuaren inguruan, koordinazio lanetan eta parte-hartzaile lanetan ibilitako Joana Ziganda izan dugu gaurkoan.

Gure Aldetara cd-a Nafarroako Bertsozale elkartean edota Karrikiri euskal dendan duzue eskuragarri.

 

 

Joana Ziganda Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu