1988an hasi zen froga honen ibilbidea eta handik bi urtera goia jo zuen, Espainiako Itzulia bertatik pasa baitzen. Zenbait urtez utzita, Gardeko zenbait lagun txirrindula-zaleen afari baten bueltan erronka honen berreskurapena adostu zuten eta honela itzuli zen. Luzera txikia duen arren nahiko exigentea dela jakin badakigu eta pandemiaren 2 urteren ostean bueltan dator. Aurten ere txikiek froga honetaz gozatzeko aukera izanen dute. Guzti honen inguruan Matamachos froga antolatzen duen Iñarirekin solastu gara gaurkoan.
Frogaren inguruko informazioa eta inskripzioa egiteko irizpideak hemen topatuko dituzue: Matamachos Garde
Iñari Irati Irratian: