David de Andresen aste bukaerako iragarpena Meteorologiaren nazioarteko egunean

Bueltatu gara David de Andresekin solastera Meteorologiaren nazioarteko egun honetan. Aste hasierako iragarpena erabat asmatu ostean aste bukaerako iragarpena ekarri digu gurera.

Iragarpena:

Osteguna (Martxoak 23): Asteko egunik beroena zeinetan 20 gradu edukitzera iritsi gaitezkeen. Hego haizea nagusi izanen da eta ez da prezipitaziorik aurreikusten. Egunaren amaieran zenbait goi hodei agertzen joango dira.
Ostirala (Martxoak 24):
Giroa hodeitsu esnatuko da. Haize aldakor izanen da arratsalde partean ipar edo ipar mendebaldekoa finkatuko delarik.  Tenperaturaren jeitsiera ere nabarituko da eta eguerdi edo arratsaldean baliteke euri zaparradaren bat bizitzea.
Larunbata (Martxoak 25):
Eguna oskarbi esnatuko da eta arratsaldean hodeiak agertzen joanen dira Tenperaturak gora eginen du maximoak batez ere. Haizea aldakor egonen da, arratsalde partean hegoaldekoa finkatuko delarik.
Igandea (Martxoak 26):
Eguraldi hodeitsua izanen da eta ezengonkorra. Baliteke euria egitea eta arratsalde gau partean elur kota 1400-1500 metro ingurutan kokatuko da tenperaturaren jeitsiera dela eta. Egunean zehar ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da.

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu