Bertso eskolan urteetan ibili ondoren aurten izanen da lehen aldiz Erroko bizilaguna den Fernando Ziganda Nafarroako Bertsolari Txapelketan lehiatzen. Larraunen ospatuko den aurre-kanporaketan arituko da Erronkariko Peio Ardaizekin eta beste lau bertsolarirekin. Hau aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu eta urduri somatu dugun arren aitortu digu esperientzia berriaz gozatzea eta saioarekin gustora geratzea dituela helburu. Erronka berri honetan murgiltzeko ezinbestekoak izan ditu bertso-eskolako kideak eta haiei esker ona adierazi die ere.
Fernando Ziganda Irati Irratian: