Atzokoan jakinarazi zuten Haize Morea eta Erroibarko Euskal Herria Bilduk gobernu akordioa erdietsi dutela datorren legegintzaldirako. Akordioa bi zutabetan oinarritzen da alde batetik bi hautagaitzen arteko kogobernantza eta akordio programatikoa. Lehendabizikoari dagokionean, Haize Moreako Leire Remiro izanen da Erroibarko alkatesa berria, Euskal Herria Bilduko Nekane Nuño alkatesaorde izanen delarik.
Akordio programatikoaren alorrean Udala eta herritarren arteko hurbiltasuna, Kontzejuekin lankidetza sustatzea, Pirinioko mahaian parte hartzea, genero ikuspegia zeharka txertatzea ekinbide guztietan, euskararen normalizazioa, politikan pertsonak erdigunean ezartzea eta bailararako plan estrategiko bat burutzea litzateke adostutakoa.
Honekin Erroibarko udalean egondako 20 urteetako ibilbidea aldatzea dagokiela onartu dute maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzek hala eskatzen zutelako.
Akordioaren testua: