Adikzioen Prebentzioarako Plana aurkeztuko da gaur Auritzen

ANTOX elkarteak eta Haize Morea talde-politikoak bultzaturik, Auñamendi eskualderako egokitutako adkzioen prebentzioarako diagnostikoa eta ekintza-plana aurkeztuko du gaur Auritzeko Kultur Etxean arratsaldeko bostetan.        Blanca Martinez Bugarin Irati irratian

Haize Moreak eta Erroibarko Euskal Herria Bilduk akordioa erdietsi dute alkatetza eskuratzeko

Atzokoan jakinarazi zuten Haize Morea eta Erroibarko Euskal Herria Bilduk gobernu akordioa erdietsi dutela datorren legegintzaldirako. Akordioa bi zutabetan oinarritzen da alde batetik bi hautagaitzen arteko kogobernantza eta akordio programatikoa. Lehendabizikoari dagokionean, Haize Moreako Leire Remiro izanen da Erroibarko alkatesa berria,  Euskal Herria Bilduko Nekane Nuño alkatesaorde izanen delarik. Akordio programatikoaren alorrean Udala eta herritarren […]

Haize erroten makroproiektuari helegiteak jartzera deia

Abuztuaren 9an aurkeztu edo agertu zen 3 haize-errota parkeen proiektua. Horietarik bat, 2. zehazki Esteribar eta Erroibar arteko Measkoitze parajean kokatuko litzateke. Honen inguruan informazio falta itzela zela arduratuta eta holako proiektu batek zonaldeari ekar liezaiokeen inpaktuaren beldur Haize Moreak eta Erroibarko EH Bilduk lanean hasi ziren. Jendearengan informazioa eskuragarri uztea eta jendea kontzientziatzea zuen […]

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegiko funtzionamendua, Erroibarreko haize-errota parkeari helegiteak eta Euskararen inguruko planak eta erasoak

Gaurkoa Mari Mar Agos bisitatzen hasi dugu. Auzperriko liburutegira jo dugu bere funtzionamendua eta ordutegiaz enteratzeko. Ondoren, haize-erroten makroproiektuari aurre egiteko bai Haize Moreak eta baita Erroibarko Euskal Herria Bilduk ere aurrera atera duten dinamika ezagutu dugu, EH Bilduko Ainara Ekisoain eta Haize Moreako Leire Remiroren ahotsetatik. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu gurean euskararen inguruko […]

Genero indarkeria antzemateko ikastaroa abian jarri dute Auñamendi mankomunitatetik

Datorren azaroaren 23an eta abenduaren 4an ekinen diote ikastaro berri bati. Genero indarkeriaz eta hau bera nola antzeman dezakegun ezagutzeko tresnak emanen dizkigunak. Ikastaroa Auñamendi Mankomunitateak jarri du abian eta bertako kidea den Leire Remirorekin izan gara guzti honetaz solasten. Leire Remiro Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Manex eta Oilarra, Genero indarkeria detektatzeko ikastaroa eta Gaztealdia

 Saio hasieran, Xanti Begiristainek bere ohiko kolaborazioan Manexen istorioekin jarraitu du, Manex eta Oilarra izenburua duen istoriarekin alegia. Ondoren, Erroibarrera jo dugu Haize Morea eta Laurentxi elkarteko kidea den Leire Remirorekin egotera, Mankomunitatetik genero indarkeria detektatzeko abian jarriko duten ikastaroaz solasteko. Bukatzeko, Naiz irratiak Xabat Ilarregiri eta Maialen Arteagari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Gaztealdiaren inguruan. […]