Sanferminetako eguraldia, “El Niño” eta aste bukaerako iragarpena David de Andresen eskutik

Gaurkoan meteorologian dauden azken berrien inguruan solasten hasi gara, bereziki “El niño” deituriko fenomenoaren inguruan. Nola ez Sanferminetarako lehen egunetarako iragarpenari eman diogu bide eta azkenik Nafar Pirinioetan izanen dugun eguraldia izan dugu David de Andresen laguntzarekin.

Iragarpena:


Osteguna (Uztailak 6): 
Hasieran giro lasaia nagusi hego eta hego ekialdeko haizeak lagunduta. Arratsaldean aire hotzdun masa bat kokatuko da gure gainean eta horrek ekaitzak lehertzea eragingo du. Oro har tenperaturek gora eginen dute.
Ostirala (Uztailak 7): Aurreko eguneko giro bera izanen dugu haizeari, tenperaturari eta eguraldiaren izaerari dgaokionez.
Larunbata (Uztailak 8):
Egun argitsua oro har zeinetan hego haizea nagusituko den. Tenperaturek gora eginen dute eta eguna aurrera hodeiak garatzen joanen zaizkigu baina ekaitz arrisku murritzarekin.
Igandea (Uztailak 9):
Egun argistua ere hegoaldeko haizea nagusi izanen duena. Arratsaldean hodeiren bat agertuko litzateke nahiz eta ez den prezipitaziorik aurreikusten.

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu