Hedabideek alarma jarrita zuten bero izugarria zetorrelako baina berriz ere alarmismo hutsa izan da,hori adierazi digu David de Andresek berarekin izandako solasaldian. Horren ostean bere iragarpena helarazi digu asteburu luze honetarako
Iragarpena:
Ostirala(Abuztuak 11): Egun argitsua zeinetan tenperaturak igoko diren hego haizeak lagunduta. Arratsaldean aldiz haizea aldatu eta iparraldekoa finkatuko zaigu.
Larunbata(Abuztuak 12): Egun oskarbia hau ere, zeinetan iparraldeko haizeak tenperaturak jeitsiaraziko dituen baina oskarbi mantenduko da zerua.
Igandea(Abuztuak 13): Egun argitsuarekin hasiko gara eta arratsaldea aurrera joan ahala hodeiak agertuko dira. Goizeko hego haizeak tenperaturaren igoera ekarriko du eta arratsaldean baliteke zenbait tokitan hodeien pilaketaren ondorioz ekaitzaren bat lehertzea.
David de Andres Irati irratian