Gaur egun berezia bizi izan dugu irratian, Lakabeko eskolako lagunak etorri baitzaizkigu bisita egitera eta bide batez euren proiektuak azaltzera. Hemen izan ditugu Naiara hezitzaileak lagundurik Aiora, Aize, Aratz, Breo, Cora eta Haizea eta a zer nolako saltsa sortu diguten. Hasieran apur bat urduri egon arren gerora ederki asko aritu dira Belatz Handiaz, Dinosauruetaz, Txinaz… edota euren herrietaz solasten. Agoitz, Zazpe eta Lakabetik etorri dira eta bertako bizimoduaz ere aritu zaizkigu. Bisitara zetozela ere Ariztokiako begiratokia ikusteko aprobetxatu dute.
Plazer bat izan da zuen bisita, datorren urtean gehio!
Aiora, Aize, Aratz, Breo, Cora eta Haizea, Irati Irratian