Bihar emanen zaio amaiera Garraldako 31. futbito txapelketari (Gizonezkoak) eta 16. txapelketari (Emakumezkoak). Arratsaldeko 17:30tan Ostiralak eta Seiherri neskak taldeak izanen dira emakumezkoen finalean lehian. 18:30tan aldiz gizonezkoen txanda, zeinetan Carrascal eta Ederrena taldeak arituko diren jokoan. Ondoren afaria eta sari banaketak izanen ditugu. Horren ostean gaupasa izanen da Bisaiak eta Dj Trisurkorekin. Osotara 20 talde aritu dira txapelketetan, 13 gizonezkoenak eta 7 emakumezkoenak. Hau guztiaz solastu gara txapelketako antolatzailea den Oscar Garraldarekin.
Oscar Garralda Irati Irratian