Larunbatean burutuko da AHTaren aurkako eguna Iruñean

AHT-a makroproiektuarekin aurrera darraite, azkenaldian lizitaziora atera dute Tafalla-Barasoain arteko lanak. 2015ean amaitua egon beharko zen azpiegitura honek urte luzez luzatu eta garestitu egin da, ohiko trenbide sarea kaltetuz baita natura eta inguruko pertsonan bizi-baldintzak. Honi aurre egiteko AHT gelditu plataformak hainbat ekinbide eraman ditu aurrera, horien artean AHTaren aurkako egunak antolatzen aritu da. Aurten Iruñean burutuko da larunbata honetan eta honen inguruan aritu gara plataformako kidea den Bearekin.

EGITARAUA:
11:00 Merkatua Gaztelu Plazan
11:00 Sustrai Erakuntzak AHTaren aurkako alegazio jasoketa
12:00 Manifestazioa
14:30 Bazkaria Arrano elkartean
18:00 Kantu kalejira
20:00 Kontzertuak Aitzina tabernan

 

Alegazioak aurkezteko :

Sustrai Erakuntza AHT alegazioak

Iruzkindu