Urte zenbait ikertzen eman ostean eta hainbat tokitatik eratorritako laguntza aprobetxatuta eskuartean dugu Fan Zen Aezkoa liburua, zeina Aezkoak XIX eta XX. mendeetan jasa zuen migrazioa lantzen duen. Herriz herri zenbait bolondres aritu dira informazioa eta argazkiak jasotzen. Hori antolatu eta liburu baten bueltan kokatu ditu Jose Etxegoienek eta Aezkoa Kultur Elkarteak eta Iratiko Bortuak Elkarteak lagundurik editatzea erdietsi dute.
Oso esanguratsua izan zen zenbat aetz hartu zuten Ameriketarako bidea eta batez ere guzti horien arteko herenak emakumezkoak zirela ezagutzeak sorpresa izan da lanean aritu direnentzat. Hori aipatu digu gaur gurean Blanca Carballok izandako elkarrizketan.
Aurkezpena ostirala honetan izanen da Orbaitzetako Kultur Olan arratsaldeko 19tan.
Blanca Carballo Irati Irratian