Ariak hartuko du aurtengo Aezkoako Egunaren ospakizuna

Aezkoako Egunaren 44. edizioa izanen da aurten eta Arian ospatu eginen da urriaren (irailaren aezkeraz) 15etik 17ra. Aezkoa Kultur Elkarteak antolatzen du eta Ariako bizilagun talde batekin dabiltza lanean datorren asteburuan dena bikain gera dadin. Aria herri txikia izanik kotxeak aparkatzeko aukera gutxi dute eta horretarako autobus zerbitzua prestatu dute Aribetik Ariara igoko dena, zeina […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Bedratzi Taupadak jaia, Lehen sektorea balorean jartzen eta Erronkariko konexioa

Aurten ez da Aezkoako egunik izan baina Aezkoa Kultur Elkarteak herri desberdinetan ekimenak egin ditu udan zehar. Asteburu honetan Aezkoako Bedratzi Taupadak egitasmoaren azken festa ospatuko dute Garraldan. Honen inguruan bertako kidea den Beñat Barberenarekin elekatu gara. Ondoren, Cederna Garalurrek lehen sektorea balorean jartzeko eginiko lan saioak landu ditugu Nahikari Uriarteren laguntzaz. Bukatzeko, Erronkariko azken […]

Aezkoako Bedratzi Taupadak amaiera festa ospatuko da Garraldan azaroaren 6an

Uda osoan zehar herriz herri zenbait ospakizun burutu dira Aezkoako eguna ordezkatuz. Ekimen guzti horiek Aezkoako Bedratzi Taupadak egitarauaren baitan kokatu dira eta datorren azaroaren 6an emanen zaie bukaera Garraldan ospatuko den festarekin. Festa giroa ez da faltako ezta lan egiteko aukera ere eta horretarako bolondresen bila dabiltza. Hau guztiaren inguruan Aezkoa Kultur Ekimeneko Beñat […]

Aezkoako eguna bedratzi taupadetan zatituta

Aurten ere ez da Aezkoako Eguna ospatuko baina honen ordez Aezkoa Kultur Elkarteak Aezkoako Bedratzi Taupadak ekimena jarri du abian. Ekimen honek, Aezkoako herri bakoitzean ekitaldi bat egitea du xede udan zehar. Asteburu honetatik hasi eta irailera bitarte zenbait ekitaldi izanen ditugu. Hau guztiaren inguruan Aezkoa Kultur Elkarteko Oihane Ordoñezekin hitz egin dugu.     […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Bedratzi Taupadak eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa Aezkoako Egunaren eta honen ordez sortutako Aezkoako Bedratzi Taupadak egitasmoaren inguruan Aezkoa Kultur Elkarteko Oihane Ordoñezekin solasten hasi dugu saioa. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Uztailaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aezkoako emigrazioaren inguruko ikerketa abiarazi du Aezkoa Kultur Elkarteak

Aezkoako Eguna antolatzen duen elkarteak aurten erronka berri bat jarri dio bere buruari, Aezkoan historian zehar egondako emigrazioaren inguruan ikerketa egitea. Horretarako bertakoen laguntza eskatu dute, datuak eta dokumentazioa jasotze aldera. Formulario bat prestatu dute eta baita bi kontaktu jarri ere. Hau guztiaz, Jose Etxegoien Xamarrekin solastu gara. Informazio gehio nahi izanez gero Maite (600 […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako emigrazioaren inguruko ikerketa eta Mendixut

Gaurkoan, Aezkoa Kultur Ekimeneko Jose Etxegoien izan dugu Aezkoako emigrazioaren inguruko ikerketaren nondik norakoak azaltzen. Ondoren, Mendixut aldizkariaren edukiak ezagutu ditugu Rita Labianoren ahotik. Izenburua: Uztailaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aezkoako Eguna, data finkatua eta kartel lehiaketa

Badugu aurtengo Aezkoako Egunerako data, irailaren 11,12 eta 13a. Baita tokia ere, Garralda. Baina ez da nobedade bakarra. Konfinamenduari aurre egiteko antolatzaileek kartel lehiaketa bat abiarazi dute uztailaren 19a bitarte. Guzti honetaz eta gehiagotaz solasteko Maite Loperenarekin izan gara eta ederki asko azaldu digu dena, Entzun! Maite Loperena Irati irratian