Udan plazak dantzariz betetzea helburu ikastar trinkoa abiatuko du Pipirripi dantza taldeak

2 urte daramazki Pipirripi dantza taldeak euskal dantzei txoko bat eskaintzen Aezkoa eta Auñamendi inguruan. Haur eta helduen taldeak dituzte eta herriz-herri eta plazaz plaza dabiltza euren dantzak erakusten, bi ekitaldi desberdinekin, ohiko ikuskizunarekin eta ikuskizun parte-hartzailearekin. Uda giroa helduta jaietan erromeriak suertatzen dira eta bertan euskal dantzak praktikan jartzeko aukera izan ohi da eta bertara prestaturik iristeko ikastaro trinkoa antolatu dute. Honen inguruan bertako dantza irakasle lanak egiten dituen Areta Lorea Markalain izan dugu solasean.

Izena emateko: 636929768 / pipirripidantzataldea@gmail.com

 

 

Areta Lorea Markalain Irati Irratian

Iragarki bideoa ere egin dute:

Iruzkindu