Museoen nazioarteko eguna ospatzeko I Ching ikastaroa Abaurregainako Hilarriak-en

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko Abaurregainako Hilarriak Museoa I Ching-erako hastapen tailerra antolatu du datozen asteazkenetan. Hau filosofia eta etika liburu bat da zeinetan modu berezi batez irakurri eta honen inguruan hausnartu behar den. Honetaz solastu gara museoko arduraduna den Nayara Tanitekin. Hemen duzu aukera izena emateko: I Ching formularioa     Nayara Tanit Irati Irratian:

Gazteak eta pornografia binomioa lantzeko ikastaroa izanen da Agoitzen

Jose Luis Garcia psikologo eta sexologoak emanen du ikastaroa ostegun honetan. Hori aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada egin dugu eta gaia apur bat landu. Berak azaldu bezala garrantzitsua da sexu hezkuntza familia barnean lantzea pornografia biolento horren eragina lausotu edo txikitzeko. Horretan jarriko du fokoa bere ikastaroak eta berarekin luze eta zabal hitz egin dugu […]

Egun On, Auñamendi! Manex eta Oilarra, Genero indarkeria detektatzeko ikastaroa eta Gaztealdia

 Saio hasieran, Xanti Begiristainek bere ohiko kolaborazioan Manexen istorioekin jarraitu du, Manex eta Oilarra izenburua duen istoriarekin alegia. Ondoren, Erroibarrera jo dugu Haize Morea eta Laurentxi elkarteko kidea den Leire Remirorekin egotera, Mankomunitatetik genero indarkeria detektatzeko abian jarriko duten ikastaroaz solasteko. Bukatzeko, Naiz irratiak Xabat Ilarregiri eta Maialen Arteagari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Gaztealdiaren inguruan. […]

Egunon Auñamendi! Mugikor eta pantailei pause eta Kataluniari adi adi

Kataluniako albisteak, eguraldia eta Aralar irratiko kontuak Lekunberriko jaien biharamunarekin. Amaia Ubauk Garraldako eskolan emango duten tailerraren berri eman digu eta gero Kataluniara jo dugu, Irati irratiko korrespontsal lana egiten ari den Joan Tornés lagunarengana.   Izenburua: Urriaren 15eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko