Nobedadeekin dator aurtengo Erroibarko eguna

Sanferminak amaitu eta hurrengo asteburua izan ohi dute erroibartarrek beren eguna ospatzeko garaia. Aurten uztailaren 20 eta 21ean egokitu zaie, larunbatean ekitaldiak Erro herrian eginik eta betikolez egun handia Sorabileko parajean ospatuz. Urtero jende asko batzen da ekimen honen bueltan, erroibartarrek topo egiteko eguna dute eta aurtengoa berdin berdin izanen dela susma dezakegu, jada 350 lagunek erosi baitute igandeko bazkarirako txartela. Hala ere, egitarauak nobedadeak dakartza, alde batetik aurten lehendabiziko Aire libreko margo lehiaketa izanen da, ibarrean hainbat artista baitira eta hauek berek bultzatuta. Bestetik, eraso sexisten prebentzio eta artatzea burutzeko puntu morea ezarriko dute igandean besta iraun bitartean.

Hau dena errepasatu dugu Erroibarko udaleko zinegotzia den Nekane Nuñorekin. Berak gonbidatu gaitu Erroibarko egunaz gozatzera.

 

 

Nekane Nuño Irati Irratian

Iruzkindu