Hemingwayren bisitaren mendeurrena kari ekitaldiak antolatu dituzte Aezkoako Kultur Olak eta Nafar Ateneoak

Duela gutxi ospatu zuten Ernest Hemingwayren inguruko kongresua eta gutxi da ere bere jaiotzatik 125 urte bet zirela. Ez da urteurren borobil bakarra, 100 urte bete baitira aurten Irati aldera lehendabiziko eskapada egin zuela Ernest Hemingwayek eta honen karietara ekitaldi egun bat antolatu dute Nafar Ateneoak eta Aezkoako Kultur Olak elkarlanean.

Programa:
11:00 Burguete hotelean- Victoriano Urdiroz jabeari omenaldia
11:10 Ibilaldia Auritzetik Arma Olara
12:00 Hemingway iturrian ekimena
14:00 Kultur Olan bazkaria
17:00 Hemingway eta Euskal Herria solasaldia: Edorta Jimenez, Cira Crespo, Iñaki Sagarna eta Ibai Iztueta
19:00 Aribe- Poema irakurraldia

 

Izen ematea: Hemingway Iratin

  

Ines Castiella Imaz Irati Irratian

Iruzkindu