“El placer de leer” izenburuarekin aurkeztu zuten atzo Iruñean Urrotz Hiriko literaturaren inguruko III. udako ikastaroa. Herria estuki lotua da literaturarekin bertan hiru liburu-denda baitaude eta gainera oso aktiboak direnak. Ekimenez blaitzen ohi dute Urrotz-Hiria eta aurten antolatzen dituzten udako ikastaroen hirugarren aldiari ekinen diote. Abuztuaren 22tik 25era irakurzaletasunaren inguruan jardungo dira bertaratutakoak eta ekimen desberdinetaz gozatu ahalko dute. Hauendako ez ezik, haurrendako gazte-ikastaroa ere antolatu dute beraiengan ere irakurzaletasun hori sustatu nahiean.
Aurtengo edizioan ikastaroekin estuki erlazionatutako Satur Napal eta Santiago Arellano ere omendu eginen dituzte, euren erkarpena goraipatuz.
Hau guztia landu dugu Udako Ikastaro honen zuzendari den Javier Garisoain Otero lagunarekin.
Informazio gehiago eta izen-emateak: Urroz Villa del Libro
Javier Garisoain Otero Irati Irratian