Asteburu honetan ospatuko dira Urrotz-Hiriko San Martin feriak

Aspaldidanik zegoen ohitura hasi ziren Urrotz-Hirian 2002an berreskuratzen. San Martin egunaren garaietan egiten zen feria berriz ere antolatzen hasi ziren eta gaur egun zonaldean eta esan genezake Nafarroan egiten den feria nabarmenetakoa dela. Horren adierazle dira aurten izanen diren 130 postu, baina Urrotz-Hirikoa ez da feria soil bat baita kultura alor desberdinetan aztertzen eta azaleratzen […]

Egun On, Auñamendi! Lakabeko Afrodantza topaketak eta Urrotz-Hiriko iraunkortasun feria

Saio hau dantza afrikarretan murgilduta hasi dugu, Baobab dantza eskolako Ainhoa Carrerak lagunduta. Dantza eskola honek Lakaben antolatu baititu asteburu honetan topaketak. Ondoren, Irati mankomunitateak antolatutako Iraunkortasun feria ezagutzera joan gara Mabel Cañada bertako lehendakariaren eskutik. Izenburua: Irailaren 17ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko