Festa giroak hartuko du Auritz Garagardo besta eta Feriarekin

Urtero agorrilaren 15aren bueltan Auritzen bi hitzordu nagusi dira La Cadena elkarteak antolatutako Garagardo Besta eta Artisautza eta Ekoizleen azoka. Aurten Garagardo Bestan Dj Berny izanen da giroa berotzen. 

Azoka aldiz, goiz goizetik izanen da irekita, historia handiko feriak dira Auritzekoak baita entzutetsuak ere eta bertan ofizio ugari ikusteko parada izanen ditugu.

Guzti honen inguruan Auritzeko alkatea den Unai Irigarai Osesekin solastu gara eta gonbidapena luzatu digu gaur eta bihar Auritzera gerturatu gaitezen. 

 

Unai Irigarai Oses Irati Irratian

Iruzkindu