Irantzu Idoate, Eki Mateorena, Ezpika eta Txapardoi taldeak arituko dira Aezkoako Gazte gauan

Abaurrepean izanen den Aezkoako Egunaren baitako lehen hitzordua ohikoa den moduan Aezkoako Gazte Asanbladak antolatzen duen Gazte Gaua izanen da. Bertan poteoak emanen dio egunari hasiera eta horren ondotik Eki Mateorena eta Irantzu Idoatek girotuko duten bertso-afaria izanen da. Gaua behar bezala amaitzeko Txapardoi eta Ezpika taldeek hartuko dute taula gaina, Dj herrikoiak parrandazaleei segida emanen dielarik. Honen inguruan elekatu gara gazte asanbladako kidea den Patxi Buenorekin.

 

Patxi Bueno Irati Irratian

Iruzkindu