Aetz batek jasotako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea izanen da gaur Ariben

Ostiralean zabaldutako komunikatuek aditzera eman zuten Aezkoako emakume batek eraso matxista bat jaso zuela. Honekin batera aktibatu egin ziren eskuragarri zituzten zenbait ekimen. Alde batetik, Aezkoako Gazte Asanbladak erasotuarekin harremanetan zelarik Berdintasun zerbitzura jotzea hobetsi zuten gertaera publiko egin zedin eta salaketa hori publikoa egin zedin. Berdin Bizik eta Aezgak komunikatu bat atera zuten gertaeraren […]

Amatxi Maitia liburuaren aurkezpena izanen da gaur Ariben

Apirilean Agoitzen aurkeztu bazuten ere Kati Leatxe Aristu eta Estitxu Larrea Leatxe Amatxi Maitiaren aurkezpen birarekin darraite. Gaur Aezkoako Gazte Asanbladakoak bidelagun dituztelarik burutuko dute eleberriaren aurkezpena.  Amatxi Maitia Ritual proiektutik eratorritako gazteei zuzendutako eleberria da, 15 urteko Iradi gaztea protagonista delarik. Ritualen jasotako zenbait istorio eta kontakizun harilkatzen ditu eleberriak eta emakumeek bizitakoak bikain […]

Irantzu Idoate, Eki Mateorena, Ezpika eta Txapardoi taldeak arituko dira Aezkoako Gazte gauan

Abaurrepean izanen den Aezkoako Egunaren baitako lehen hitzordua ohikoa den moduan Aezkoako Gazte Asanbladak antolatzen duen Gazte Gaua izanen da. Bertan poteoak emanen dio egunari hasiera eta horren ondotik Eki Mateorena eta Irantzu Idoatek girotuko duten bertso-afaria izanen da. Gaua behar bezala amaitzeko Txapardoi eta Ezpika taldeek hartuko dute taula gaina, Dj herrikoiak parrandazaleei segida […]

Palestinaren egoeraren kezka Aezkoan barreiatzen ari da

Aezkoako Gazte Asanbladak antolaturik Palestinarekin Elkartasuna egitaraua izanen dugu datozen 2 asteburuetan. Gogora dezagun Israelek urriaren 7tik gaurdaino ofentsiba genozida bat daramala Palestinar herriarekiko eta munduan zehar hedatu da Palestinaren alde eta genozidioaren aurkako kanpaina. Horretan aetz gazteek ere euren ekarpena egin nahi dute, lehena Lidon Soriano ekintzailearekin eginiko hitzaldi eta osteko elkartasun argazkiarekin eta […]

Irantzu Zabalza izan da Aezkoako Astean Behin jolasaren txapelduna

Konfinamenduan sortutako dinamika jarri zuen abian Aezkoako Gazte Asanbladak. Dinamika hori Aezkoako Astean Behin zuen izena, asteroko maiztasunarekin helarazten ziren 20 galderetako sortak . 10 aste eta gero 9 lagunek hartu zuten parte finalean, 30 galderei aurre egin behar zietelarik. 9etan onena Irantzu Zabalza izan da 24 punturekin bigarrenak 23 puntu lortu dituelarik. Finalaren errepasoa […]

Egun On, Auñamendi! Abisuak eta Garraldako Negukoen zerrenda

Saio honetan aste hasieran jasotako hainbat abisu eta kontu aipatu ditugu (Haur eskola, Aezkoako astean behin,Erroibarko udalaren abisua,Pirinioko Taupadak). Bukatzeko, Garraldako Negukoek eginiko Pirinioko Soinu Banda ekarri dugu gogora. Izenburua: Maiatzaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Asteko bergogoratzeak eta Edurne Bidadorren Pirinioko Soinu Banda

Saio honetan aste honetako hitzorduak bergogoratu ditugu, Marrazki Lehiaketa, Mankomunitateko Errezetarioa, Pirinioko Taupadak, Aezkoako Astean Behin, Adinekoengandik ikasiz dinamika…. Bukatzeko, hirugarren Pirinioko Soinu bandarik deskargatuena ekarri dugu Edurne Bidadorrena alegia Izenburua: Maiatzaren 11ko saioa Iraupena: 3 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Astean behin, Gizarte zerbitzuen mankomunitateen egitasmo berriak eta Ibarraetxeako Pirinioko Soinu Bandaren errepikapena

Apirila atzean utzi dugu, inork lapurtuko baligu bezala. Gaurko saioan hemendik aurrerako hainbat dinamikaren berri eman dugu baita Aezkoako Gazte Asanbladak dinamizatzen duen Aezkoako Astean Behin jolasak 6. astean sartu dela. Jolasteko gure sare sozialetan eta gazte asanbladakoetan duzue aukera. Ondoren, errezetario eta Aeiozu elkarteen egitasmoen gainetik emandako zertzeladak izan ditugu. Bukatzeko, Pirinioko Soinu Bandako […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Astean Behin, Pirinioko Sarea, Marrazki lehiaketa eta Pirinioko soinu bandaren 28.atala

Gaurkoa hainbat informazio helarazteko aprobetxatu dugu lehn tartea. Aezkoako Gazte asanbladak eginiko Astean Behin jolasaren edizio berriaz ohartarazteko eta baita Zaintza Komunitarioen sareak eta Otsgiko eskolak eginiko dinamika berriak aurkezteko. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan Karlos Bueno izan dugu Katedrak saioari omenaldi bat egiten. Izenburua: Apirilaren 27ko saioa Iraupena: 2:50 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi! Aberri Eguna, Astean Behin eta Pirinioko Soinu Bandaren 18.atala

Saioa Aberri Egunaren ospakizunaren inguruko hainbat ohar plazaratu ditugu, bereziki argazkiak eta bideoa ikusteko irizipidea. Ondoren, AEZGAk antolatutako Astean Behin jolasa nola eskuratu dezaketen jakinarazi dugu.. Bukatzeko, Pirinioko Soinu Banda ekimenarekin jarraitu dugu , gaurkoan Orbaitzetako Txorrota landetxekoak gidari izan ditugularik. Izenburua: Apirilaren 13ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko