7 urte dira Xare euskal pilotan aritzeko erreminta berreskuratzen hasi zirela Auñamendi Pilota eskolako lagunak. Urte guzti hauetan zenbait erakustaldi eta gazteenak bertan trebatzen jardun dira. Igande honetan jasoko dituzte lan horien uztak, maila guztietako finalak Auñamendi Pilota Elkartekoek betetzen baitute. 10etan hasiko dira finalak eta tartean ere ekimena aprobetxatuko dute Maider Ardanaz pilotari handiari omenaldia egiteko, irailean Parisen Nazioen txapela erdietsi baitzuen Erroibarko pilotariak. Hau guztiaz aritu zaigu Auñamendi Pilota Elkarteko Ion Retegik
Ion Retegi Irati Irratian