Azaroa bete ekitaldi Zaraitzun emakumeen kontrako indarkeria salatzeko

Azaroaren 25a emakumeen kontrako indarkeria salatzeko eguna dugu eta urtero aldarrikapenak kalera ateratzeko galdu ezin den zita bilakatu da mugimendu feministaren lanaren ondorioz. Urtero Pirinioetako emakume elkarteek ere ekitaldi andana antolatu ohi dituzte eta halan egin dute aurten ere. Horietako elkarte bat Xaiki emakume taldea da zeina Zaraitzu ibarra daukan eragin eremua. Azaroaren 25ari begira Azaro Morea dinamika jarri dute martxan ostirala honetan Bea Egizabalen Magma Mia bakarrizketarekin hasiko dena. Azaroaren 25aren garrantziaz eta Azaro Morea dinamikaz solastu gara Xaiki Emakume taldeko Ana Sagardoirekin.

 

 

Ana Sagardoi Irati Irratian

Iruzkindu