Urtarrilaren 18 eta 19an euskal kulturaren plaza bilakatuko da beste behin ere Itzaltzuko herria, bere bardo ezagunenaren omenez eginiko Gartxot Eguna kari. Bertan musika, dantzak, Porrotx, Bertsoak, bazkari eta afariak… oro har giro bikainean burutuko den ospakizuna izanen da. Hau aurrera eramateko auzolana dute oinarri eta horretarako bolondresen bila dabiltza. Herri bazkarirako txartelak ere bihartik aitzin eskuratu ahalko dira betiere 200 pertsonen langa ez bada gainditzen. Larunbatean Gartxot egunera gerturatzeko Xin-Xoan zerbitzua izanen da Otsagabiarekin lotura eginen duena.
Hau aitzakitzat hartuta Gartxot Ekimeneko kidea den Maite Aranbururekin izan gara aurtengo edizioari errepaso ematen.
Bolondres bezala aurkezteko: gartxotekimena@gmail.com
Bazkarirako txartelak erreserbatzeko: txartelakgartxot@gmail.com
Maite Aranburu Agirre Irati Irratian