Zerika Aezkerako lagunek lan handia egiten dute Aezkoako berezko euskera den hori berreskuratzeko lanean. Oraingoan eskuartean bertako euskararen inguruko hiztegia dakarte, hiztegia eratzen 5 urte pasa direlarik. Honen sustatzaile ditugu Edurne Bidador Barberena eta Bittor Aroskoa, baina ezin uka hau burutzeko ezinbestekoak izan direla bailarako eta Aezkoako euskera bizirik darraiteko ezinbestekoak izan diren pertsonak. 5200 sarrera inguru ditu hiztegiak baina badira gaur egun zentzu ezezaguna duten 20 bat hitz. Hauxe bera aurkeztuko dute datorren otsailaren 14ean 19:00tan Aribeko Aezkoako Etxean eta otsailaren 19an 19:00 tan Iruñeako Karrikirin. Hau aitzakitzat hartuta Edurne eta Bittorrekin egoteko parada izan dugu gaurkoan.
Edurne Bidador Barberena eta Bittor Aroskoa Irati Irratian