Nerabeen hezkuntzan laguntza eskaintzeko familien taldea osatuko da

Auñamendiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Nerabezaroan Aditua den Miren Ciarekin elkarlanean abiatuko du zerbitzu berri hau. Finean nerabezaroan dauden gazteen hezkuntzan sortarazten ahal diren arazoei aurre egiteko sortu da talde hau osatzearen ideia, Miren Ciak gidatua izanen dena. Otsailaren 12an izanen da lehendabiziko bilkura, sei-hilabete honetan 3 bilkura aurreikusten direlarik. Gaur Miren Cia izan dugu erreminta edo talde berri honen inguruan solasean.

Izena emateko Auñamendi Mankomunitateko hezitzailearekin jarri behar da harremanetan 621 287 934 telefonora deituz edo mezua bidaliz otsailaren 10a baino lehen.

 

 

Miren Cia Irati Irratian

Iruzkindu