Aezkoako Emaztekien Ixtoriak liburuaren aurkezpena emanen du Gure Aizpea Elkarteak Ariben

Bihar ostirala irailaren 5ean arratsaldeko 19tan Aribeko Aezkoako Etxean izanen dugu zita. 2 urtez egon dira zenbait emakume Aezkoako Emaztekien ixtorioak biltzen. Inurri lan honek azkenik liburu bat ontzea ekarri du, Gure Aizpea emakume elkarteak argitaratu berri duena. Ixtorio eta emakume zirraragarriez jositako liburua dugu eta aurkezpena aprobetxatuz Gure Aizpeako kideak diren Noelia eta Tere […]

Larunbatean ospatuko da Mezkiritzen Bost Kirolaren 39. edizioa

Pilotaririk osatuena bilatzea xedez sortu zen Bost Kirol egitasmoa 1982an. Bertan eskarmentu handiko pilotariak aritu ziren urtez-urte bere doaiak azaleratzen. Ondoren, tarte batez utzi zitzaion antolatzeari eta iaz berreskuratzeko ideia otu zitzaien. Bertan bi talde aritu eginen ziren bata bestearen aurka modalitate desberdinetan eta arrakasta haundia izan zuen. Iazko esperientzia ikusita aurten berriz ere ospatuko […]

Irailaren 13 eta 14ean izanen da Luzaiden Astobizkar BTT ekimena

Ostiralean aurkeztu zuten ofizialki Astobizkar BTT ibilaldia. Auñamendi Natur Kirol elkarteak, Biok , Garmendia bizikletak, Arteka eta Irati Active enpresarekin batera antolatutako kirol jarduera dugu. Luzaidetik irtenda bi ibilbide izanen ditu mendi bizikletaz egin behar den ibilaldiak, motza 27,9km eta luzea 48km inguru dituztelarik. Luzaidetik abiatu eta Astobizkar igotzea dute helburu bertako bidexkak aprobetxatuz. Ibilaldiaz […]

Ostiralean izan zuen Auñamendi Natur Kirol taldea bere abiaratzea

Ostirala honetan Auñamendi Natur Kirol elkarteko lagunek mugarri garrantzitsua zuten deituta. Lan asko egin eta gero bere abiaratze saioa zuten eta Urrobi kanpineko aretoan 45 lagunen aurrean gauzatu zuten abiaratze hori. Orain arte egindakoak aurkeztu eta bazkidetzea bultzatzea zuten helburu. Momentuz hiru kirol-lerro izanen ditu taldeak, txirrindularitza (errepidea eta BTT), senderismoa eta Trail-runninga.Horretaz aparte hurrengo […]

Asteburuko eguraldi nahasia eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Igande arratsaldean ekaitzak jo zuen eta horrekin zenbait arazo sortu, esate baterako Erronkaribarren zenbait herritan argindarra eten baitzuen David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Ondoren aste hasierako iragarpenarekin sartu gara, osteguna bitarteko zer nolako eguraldia eginen duen ezagutuz.        David de Andres Irati irratian

Gazarako bidean den flotillarekin elkartasuna adierazteko elkarretaratzea izan zen Uztarrozen

Palestinan Israelek eragiten dabilen genozidioa salatuz eta Gazarako bidea hartu duen nazioarteko flotillari babesa adierazteko elkarretaratzea egin zuten Uztarrozeko herritarrek. Ez hori bakarrik, “La Vuelta” txirrindularitza frogan Israeleko taldearen parte-hartzea gaitzetsi egin zuten eta astearterako deialdia luzatu zuten, Palestinar ikurrekin bidea josteko. Atzokoan abiatu ziren Bartzelonatik 30 barku Palestinarrei giza-laguntza eramateko eta beste tokietatik irtendako […]

Irailaren 14an ospatuko da Agoitzeko Mendi Lasterketaren 9.edizioa

Kanpondoaren baitan sortutako lasterketa honek bere 9. edizioa biziko du datorren irailaren 14an Agoitzen. Nafarroako rankingerako ez ezik, aurten nobedade moduan Euskal Herriko Koparen baitan kokatu dute auzolanean eraikitzen den Agoizko Mendi Lasterketa. Pixkanaka-pixkanaka oihartzuna lortzen dabilen lasterkaldia dugu, zeinetan bi ibilbide izanen diren, laburra 10 kilometrotakoa eta luzea 22,5 kilometrotakoa. Izen ematea zabalik da […]

Gazte ahotsaren islada den antzezlana izanen da Agoitzen

Antonio Reinak Sevillan 20 gazterekin PIBE metodologia bidez eginiko lanek “Voces en Rebeldia” antzezlana eman dute. Bertan azaleratzen diren gazte desberdinen arazoak bere egunerokoan, euren kezkak, beldurrak, osasun-mentala,… Ordu beteko emankizuna den honek gazte hauek taularatu egiten ditu eta euren beldurrekin aurrez-aurre jarri. Nafarroan izanen dira egunotan, tartean bihar Agoitzen, bertara gonbidatu baititu Iñaki Zabalak. […]