Badator neguko Agoitzeko Zokoa

Arrakastatsua izan zen pasa den irailaren 12an Agoitzen burutu zen Zokoa. Jada esan ziguten urtaro bakoitzean bat egitea zutela helburu eta abenduaren 12an izanen da neguko Zokoa. Zonaldeko artisauen plaza izan nahi duen eta Agoitzeri bizitza ematko aitzakipean Irati Bizirik plataformak sortutako ekimena da eta gaurkoan honen inguruan bertako sustatzailea den Sandra Ruiz lagunarekin izan […]

Gazteak eta pornografia binomioa lantzeko ikastaroa izanen da Agoitzen

Jose Luis Garcia psikologo eta sexologoak emanen du ikastaroa ostegun honetan. Hori aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada egin dugu eta gaia apur bat landu. Berak azaldu bezala garrantzitsua da sexu hezkuntza familia barnean lantzea pornografia biolento horren eragina lausotu edo txikitzeko. Horretan jarriko du fokoa bere ikastaroak eta berarekin luze eta zabal hitz egin dugu […]

Ostiral honetan hasiko da Agoitzen Sexu Indarkeriaren aurkako zikloa

Azaroan sartuta gaudelarik eta azaroaren 25a Sexu Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izanik, honen inguruko ekimen eta formakuntzak areagotu egiten dira. Horren adibide bat da ostiral honetan hasi eginen den Agoitzeko Sexu Indarkeriaren aurkako zikloa. Hitzaldiak, tailerrak, ekimenak,… denetarik izanen duen zikloa dugu eta Maite Fernandez zinegotziarekin errepaso bat eman diogu.     Maite Fernandez Irati […]

Indarberrituta dator aurtengo Mintzakide egitasmoa

Iazkoan jarri zuten berriz martxan Mintzakide egitasmoa AEK-ko lagunek. Honen Pirinioko koordinatzailea dugu Niko eta berarekin solastu gara honen inguruan. Iazkoari balorazio bat egiteko ere aprobetxatu dugu eta oso iniziatiba polita izan zela gaineratu digu. Aste bukaeran bilerak eginen dituzte Ariben eta Agoitzen jendea animatzeko eta bertan parte hartzeko.   AEK-ko Niko Irati irratian

Euskararen etxearen inaugurazioa eginen dute bihar Agoitzen

Bihar Agoitzen Euskararen etxearen inaugurazioa izanen da. Aek-ak eta udalaren arteko elkarlanaren poderioz forma hartutako proiektua litzateke eta bertan besteak beste euskaltegiaz aparte familiendako Era txokoa eta gazteendako Gazte txokoa izanen ditu. Hau guztiaz Idoia Zabaltza Euskara Teknikariarekin hitz egin dugu. Hona hemen kartela: Idoia Zabaltza Irati irratian

Jose Alfaroren begirada erbestealdiari

Derrigortutako erbestealdia ezagututakoa dugu Jose Alfaro. Hainbat lanbideetan ibilitako gizona argazkilaritza zuen pasioa eta bere objektibo eta begiradatik erbestealdi horren egunerokoak eta pertsonaiak pasa ziren. Argazki horiek familiaren eskuetan izanik erakusketa bat egitea otu zitzaien eta irailaren 15a bitarte erakusketa hori bisitatzeko aukera dago Agoitzeko Kultur etxean. Honen inguruan Jose Alfaroren bilobarekin solastu gara Javier […]

Bertako bizitza hauspotzeko dator Agoitzeko Zokoa

Irati Bizirik plataforma jarri du abian Zokoa deritzon merkatua. Oraingoan 34 postu izanen dira eta bertako ekonomia eta produktuak sustatzeko dator merkatu hau. Ez dira produktuak soilik, ekimenak ez dira falta lehen merkatu honetan musika eta egurrezko teilen lantze erakustaldia besteak beste. Honen inguruan solasten izan gara Carmen Cosin lagunarekin.   Carmen Cosin Irati irratian

Osasuna, frankismoa, errepresioa eta bizipenak barnebiltzen dituen liburua aurkeztuko dute Agoitzen.

Liburu berezia da Mikel Huartek idatzitakoa eta Txalaparta argitaletxeak argitaratutakoa. Osasuna ardatz bere historian murgiltzen gaitu bertan historian zehar suertatutako zenbait bizipen azalduz. Osasuna, errepresioa, politika eta bizipenak biltzen dituen lana aurkeztuko du larunbatean Mikel Huartek eta berarekin solasteko aukera ez dugu galdu.     Mikel Huarte Irati irratian

Oroimena ardatz zikloa abiatu dute Agoitzen

Oroimena hitz larritan landuko dutena Agoitzen irailaren 19a bitarte. Erakusketak, hitzaldiak, omenaldiak, antzerkiak,… espresio anitzetako ekimenak izanen dira ziklo batean sartutak. Zikloaren nondik norakoak ezagutzeko Kultur arduraduna den Joseba Corera izan dugu gurean.     Joseba Corera Irati irratian