Parte-hartzea eta elikadura subirautza landuko dituzte Pirinioko Emakumeen topaketetan.
Pirimakume sareak antolatu ditu larunbat honetarako Pirinioko Emakume topaketak. Hauen baitan Elikadura subirautza eta parte-hartzea izanen dituzte hizpide. Bi gai hauek landuko dituzten emakumeak izan ditugu gaur gurean, Gotzone Sestorain nekazaria eta Mauge Cañada dinamizatzailea. Amesten dugun Pirinioa irudikatzen jarraituko dute! Gotzone Sestorain Irati irratian Mauge Cañada Irati irratian