Egunotako ekaitzak eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Udaberri interesgarria izan da meteorologia ikuspegitik, bizia, aldaketa askokoa eta hori bera gustoko du David de Andresek. Aste hasierako ekaitzak izan ditugu hizketagai baita asteburuan izanen den eguraldi iragarpena ere.        David de Andres Irati irratian

Pirinioko Mahaiak Pirinioko planaren egoera larriaz ohartarazi du prentsa ohar baten bidez

Pasa den ostiralean kaleratutako prentsa oharrean Pirinioko Mahaiak Pirinioko planaren garapenean suertatutako azken erabakien berri eman eta plana beraren egoeraren inguruan bere kezka plazaratu zuen. Izan ere, Pirinioko plana hasieratik laguntzen zituzten bi langile kargugabetu zituen Toki Administrazioa eta Despopulazioa zuzendaritza nagusiak inolako kontrasterik egin gabe. Nabaria zen hala ere, azken garaietan plana bera garatzeko […]

Palestina eta frankismoko esklabuak izanen dituzte gogoan larunbatean Igari eta Bidankoze arteko omenaldian

Memoriaren Bideak elkarteak urtero lez frankismoko esklabuei omenaldia antolatu du larunbata honetan Igari eta Bidankoze arteko mendatean. Urtero bezala aurten ere esklabuekin batera Palestinar gatazkari emanen diote hitza Yala Nafarroa elkartea gonbidatu dute Palestinarrei eginiko omenaldi gisara. 20 urtez aritu dira Memoriaren Bideak elkartekoek memoria hau berreskuratzen eta hasiera bakartia izan zuten arren aurrerapauso nabarmenak […]

Asteko ekaitzaldiak eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andres (@Noainmeteo) lagunaren eskutik

Aste ekaitztsua eduki dugu batez ere astearte arratsaldetik hasita goi geruzetako aire hotzeko boltsa batek hala eraginda. Hau errepasatu dugu gure meteorologia aditua den David de Andres lagunarekin baita astebururako izanen den iragarpena jaso ere.        David de Andres Irati irratian

Nafarroako Pirinioetako etorkizunari ateak irekitzen jarraitzeko udako ikastaroa antolatu dute Bi Nafarroa elkarteak eta NUP-ek

Bi Nafarroak elkarteak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak beste behin hirugarren urtez bere begiak eta gogoak Pirinioetan jarri dituzte eta honen etorkizunari ateak irekitzen jarraitzeko asmoarekin udako ikastaro berri bat antolatu dute larunbata honetarako Otsagabian. 3. edizioa izanen da Pirinioetan holako kontu bat antolatzen dutela eta aurrekoek izandako arrakasta erdietsi nahi dute. Ikastaroaren inguruan Begoña Lopez […]

Eguraldiaren errepaso eta aurreikuspena David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Kintoak pasatu berri topatu dugu David de Andres (@Noainmeteo) eta esan digunagatik eguraldiak errespetatu zien. Asteak utzitako ekaitzak ere izan ditugu hizketagai eta honen ondotik asteburuko iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Pirinioetako abesbatzen XX. topaketa izanen da Otsagabian igande honetan

Aurten Pirinioetako Abesbatzen XX. topaketak burutuko dira Otsagabiako Elizan. Halere urtero errepikatzen den ohitura hau 20 urte baino gehiago daramatza ematen eta pandemia dela eta soilik izan zuen urte zenbaiten etenaldia. Indar askoz ekingo diote igande honetan Otsagabiako elizan eginen den abesbatzen topaketari, bertan Orreaga, Aurizberri eta Zaraitzuko abesbatzek parte-hartuko dutelarik. Gaur, Zaraitzu Abesbatzako zuzendari […]

Udako barnetegi eskaintzak eta aurre-matrikulazio kanpaina martxan AEK-n

Pirinioetako AEKn euskalduntzeak ez du etenik eta jada prestatzen dabiltza uda honetan izanen den eskaintza. Ohiko barnetegiak ez ezik, barnetegi ibiltaria eta Familia barnetegia ere izanen da eskaintza horren barnean. Hala ere, ez ditugu soilik bertara begira, datorren ikasturterako aurre-matrikulazio kanpaina betean baikara eta gurean maila guztietako eta modalitate desberdinetako ikastaroak antolatu baitituzte. Hori gutxi […]

1500 lagunek hartuko dute parte asteburu honetako Irati Xtrem txirrindula martxan

Aurten Irati Xtrem txirrindula martxaren antolaketan lekuko aldaketa izan da, hainbat urtez antolaketan egondako Biktor Anduezak bide eman zion Iñigo Labat eta Lizarreriako taldetxo (Lizarraldea MTB taldea) bati zeina gogo biziz hartu zuen erronka. Kostata izanda ere 1500 partaide izanen ditu aurtengo edizioak ere eta horri bide emateko prest dira bertako 100 bolondres lanerako eta […]