Nafar pirinioa gehiago hustu ez dadin mobilizazioa ostiralean

Ostiral honetarako, urriaren ak, Pirinioan Bizirik gaude, Pirinioan Lan eta Bizi eta Txantxalan kolektiboek bat egingo dute despopulazioaren kontrako egunarekin, eguerdiko 12:00etan 5 minutuko  geldialdia egiten eta kontzentrazioak burutuz lan eta hezkuntza guneetan. Mikel Aoiz Otsagiko bizilaguna mintzatu da Irati irratian egoerari buruz.

Erroko kantu zaharrak bildu ditu Txema Hidalgok

Liburu batera ekarri ditu Txema Hidalgok Erro ibarrean batutako 61 kantu, bere partiturak eta azalpenak elebitan. Erroibarko aire zaharretan. Eta Irati irratira gonbidatu dugu liburuari buruz eta Erro ibarrean bildutako kantuei buruz mintzatzera. Euskal Herrian horrelako kantu altxorrik duen eskualderik ez dela adierazi du Kaparek. Elutseder elkarteak plazaratu du liburua eta 10 eurotan dago eskuragai […]

Egunon Auñamendi! Erroibarko aire zaharrak, Nafarroako auzitegiaren sententziak eta kantuz bizi nahi duen herria

Kantuz hasi dugu Egunon Auñamendi saioa, egunero bezala. Kantuz nahi dugu bizi, eta euskaraz. Eta gaur, Andoni Egañaren urtebetetze egunean, Erroibarko 61 aire zaharren berri eman digu Txema Hidalgo Kaparek. Erroibarretik Leitza aldera ere joan gara Unai Zabaleta Karrape irratiko esatearen ahotsean. Izenburua: Urriaren 2ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Erraiak dokumentala eta irrintziak Mezkiritzen

Aralar irratian, Martin Juanenarekin hasi dugu eguna, bertako kirol emaitzak eta San Miguel eguneko jaigiroko zapore ona ekarri du gurera irrati esatariak. Quark zientziari buruzko saioan emakume kirolariei buruzko azalpenak eman dizkigute eta Irati Irratian Erraiak dokumentala egin duen zuzendariari egindako elkarrizketa entzun dugu ondoren, asteburu honetan Mezkiritzen egingo dute proiekzioa. Izenburua: Urriaren 1eko saioa […]

Egunon Auñamendi!
Euskalerria irratia, Xorroxin eta Erroko berriak

Astelehena izanik, Euskalerria irratiak Iruñerriko kronika eskaini digu, ostean Baztan Bidasoako agenda errepasatu digu Julen Zelaieta esatariak Xorroxin irratitik. Erroko berri eman digu Joseba Martinezek udaleko zinegotziak, batipat zuntz optikoaren inguruan egin dituzten bilkura publikoen gaineko informazioa eskainiz. Izenburua: Irailaren 30eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Erro ibarrean zuntz optikoari buruzko informazioa eskaini du udalak

Joseba Martinez EH Bilduko hautetsia izan da Irati irratian Erro ibarreko berriak kontatzen. Aurreko astean hainbat bilkura egin dituzte herri ezberdinetan zuntz optikoari buruz, eta horren berri eman digu Irati irratian. Joseba Martinez (EH Bildu) entzuteko.

Egun on, Auñamendi, Larrialdi klimatikoa dela eta Amazoniatik Erronkarira ibili gara

Gaur Fridays for future mugimenduak larrialdi klimatikoa dela eta greba eguna deituta dauka. Honen harira Hala Bedi irratikoek Amazoniaren inguruko elkarrizketa ekarri dugu gurera, MST eta Via Campesinako ordezkaria den Janaina Strozake lagunarekin eginikoa. Ondoren Julian Gabas bisitatzera joan gara ea guretzako zer berri zuen jakitera.Berrien, Eguraldiaren, Agendaren eta Zine-Estreinaldien errepasoak ez dira faltatu ere! […]

Egunon Auñamendi! Erromatarren garaiko Piriniotik, gaur egungo erronketara

Pirinioan lan eta bizi nahi duen jendea da hemengoa. Eta horretaz mintzatu da Ainara Ekisoain gaur Egunon Auñamendi! irratsaioan. Garai bateko bizitza agertzen ari da berriz lurpean izkutatuta. Aranzadi elkarteko arkeologia sailak Auritz, Aurizberri eta Artzibarren aurkitu eta lantzen ari den aztarnei buruz mintzatu da Oihane Mendizabal arkeologa. Historiaren kontaketa nola aldatzen ari den nabarmendu […]

Pirinioan lan eta bizi ekimenak batzar irekia deitu du Garraldan

Batzar irekia deitu dute gaurko Garraldako Etxabarrengoa elkartean, eta orain artekoa aztertu, neguan egin beharreko Azoka antolatzen hasi eta ekimen berriei ekiteko aldartea hartuko dute Pirinioan lan eta bizi ekimenekoek. Ainara Ekisoain mintzatu da gaurko bilkuraz Irati irratian.