Sorogaineko besta
Sorogaingo beste asteburu honetan. Elkarrizketa entzun nahi baduzu:
Sorogaingo beste asteburu honetan. Elkarrizketa entzun nahi baduzu:
Sorogaineko besten inguruan egin dugu lehenengo elkarrizketa antolatzailea den Aurizberriko Aitorrekin. Auritzen Joxepe Irigarai alkatea 1305. urtetik ospatzen den feriari buruz mintzatu zaigu eta Auritz margotu duten kuadroen liburua ere aurkeztu digu. Erronkari aldean berriz Belaguako berriak izan ditugu hizpide Venta Pitoko Julian Gabasekin. Izenburua: Irailaren 20ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Ez dugu alfonbra gorria zapaldu oraindik, baina bihar Maddi Barber zinegileak Urpean lurra film dokumentala estreinatuko du Donostiako Zinemaldian. Gaur Irati irratian izan da Lakabeko laguna, dokumentalari buruz hizketan. Xanti Begiristainek ere Manexen istorio bat ekarri digu uhinetara. Eta ibar ezberdinetako deialdiekin, musikaren laguntzaz saio ederra izan da gaurkoa ere. Izenburua: Irailaren 19ko saioa Iraupena: […]
Gaurkoan, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioa izan dugu. Manex gaztetxoaren 38. istorioa ekarri du gaurkoan, Manex eta amaren arteko solasaldia babak direla eta ez direla. Jan ote ditu? Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Maddi Barber Lakaben sortutako zinegilea Irati irratian izan da, Zinemaldian aurkeztuko duen Urpean lurra filmaren berri ematen. Elkarrizketa entzun nahi baduzu:
Altsasuko gazteen egoera Madrilen aztertzen zen bitartean, egunkarietako berriekin hasi dugu Egunon Auñamendi saioa. Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundeko Jesus Chocarrok Auritzek osasun etxean paratu duten erakusketaren berri eman digu eta Leitzako Karrape irratiak asteburuan dituzten ekitaldiak kontatu dizkigu zuzenean: Donostiako hondartzan igerian hasi eta Leitzara bizikletaz eta korrika heldu osteko giroa, eta igandean ospatuko […]
El reto de la equidad en la salud lemapean erakusketa paratu du Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundeak Auritzeko kontsultorioan. Berdintasuna eta osasunaren benetako erranahia azaldu dizkigu Medicus Mundi erakundeko Jesus Chocarrok Irati irratian. Medicus Mundi Irati irratian.
Egunon Auñamendi! saioan albisteak eta eguraldiaren berri jakin ostean, Pirinioetan euskara ikasteko aukeraz aritu zaizkigu AEK-ko lagunak. Bisita atsegina izan dugu gainera Irati irratian, gaurkoan Dylan Inglis etorri zaitugulako estudiora. Aralar irratitik Martin Juanenak beraien eskualdeko berriak eman dizkigu eta Aezkoako Gazte asanbladak udako sariketako zenbakiak deskubritu ditu irratian eta zuzenean. Izenburua: Irailaren 17ko saioa […]
Iratiko basoari buruzko ikergaia landuko du datozen egunetan Inglaterratik Euskal Herrira etorritak Geografia eta Antropologia ikasle eta ikerlaria. Irati irratian bisitan izan dugu eta euskara eta euskalki ezberdinak nola ikasi dituen jakiteko baliatu dugu. Euskaldun berria da, eta Euskal Herria iparretik hegoaldera ezagutzeko parada izan du Euskarabentura ekimen ibiltarian ere. Dylan Inglis Irati irratian
Pozik daude AEK-ko lagunak aurtengo matrikulazio kanpainarekin. Pirinioetako AEK-ko Ana Colomok Irati irratian jakinarazi duenez aurten 100 lagunek eman du izena dagoeneko. Aurtengo eskaintzaren berri eman, ikastaro mota ezberdinak aurkeztu eta ibar ezberdinetan izango diren batzar informatiboen berri eman digu.Elkarrizketa entzuteko: